XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aizu! - bir-galdetu nion -.

Mundu guztiak badaki gizon ori urkamenditik bizirik aterea izan dala.

Laister jakingo du Zuzendari Nagusiak ere.

Ez al dizu orrek bildurrik ematen?.

Geldi zaitez emen gurekin, nai ba`duzu.

- Eskerrikasko.

Badira bost illabete Zuzendari Nagusia tiroz illa aurkitu zutela ijitoek basa-bide batean.

Politika-joku zikiñean ibiltzearen ondorioa!.

Kattalin da orain bere senarra zanaren Lagundi guztiaren jabe.

Ez dut bildurrik izateko arrazoirik.

Orrela amaitu zuan Joxe Bixar`ek bere itz-aspertua.

Oso berandu zan.

Aski illun zegoan Atxuri`ko auzoa.

Baiña gau artako apaldar bakoitza bere etxera joan baino len, galdera au egin zien danei Joxe Bixar`ek: Orain... Urkatuak eta Kattalin`ek bata-bestea aurkitu zuten jakin naiko duzute, noski, eta gero bien artean zer gertatu zan, ez al da ala?.

Bai, ee? Ez dizuet, bampacirc;, nik orrelakorik esango!.

Zer gertatu zitekeala iduritzen zaizute zuei?.